Euskaraldiaren herri batzordearen bileran parte hartzeko deia
Norbanako, saltoki eta elkarte, aurtengo Euskaraldian parte hartzeko gonbidatuta daude, baita herri batzordeak antolatutako bileretara ere. Asteleheneko bilera, Barrenan izango da, 18:00etan.
ORDIZIA // Badator Euskaraldia; azaroaren 18an hasiko da eta abenduaren 2an bukatu. Horren harira, herri batzorde deialdi irekia egin dute Ordizian. Astelehenean, urriak 10, izango da, 18:00etan, Barrena Kultur Etxean. Norbanako, saltoki eta elkarte aurtengo Euskaraldian parte hartzeko gonbidatuta daude, baita herri batzordeak antolatutako bileretara ere.