INEren arabera, Espainiako 2.000 biztanletik gorako herrien artean errentarik altuenetakoa dauka Idiazabalek
2020ko datuak erabili ditu ikerketarako. Errenta biztanleko urtean 18.556 eurokoa da batez beste.

INE Instituto Nacional de Estadistica-k argitaratutako azken dokumentuaren arabera, Idiazabalek Espainiako errentarik altuenetakoa dauka 2.000 biztanletik gorako hiri edo herrien artean. Lehen 25 hiri edo herrien artean dago, urtean biztanleko 18.556 euroko batez besteko errentarekin. Aurretik dauka Donostia, 18.569 eurorekin.

Iturria: INE