Jaiak prestatzeko bigarren bilera, astelehenean
ORMAIZTEGI // San Andres jaiak gero eta gertuago daude. Jaiak prestatzeko lehenengo bilera irailaren 26an egin zuten. Bigarren bilera, berriz, astelehenean egingo dute, urriaren 10ean, 19:00etan, udaletxepeko lokalean. Herritarrak nahiz bertako eragile, elkarte, talde edota interesa duen pertsona oro gonbidatu dute parte hartzera. Proposamenak eta ekarpenak egitera animatu dituzte herritarrak.













