Laulagun Bearings bisitatu du alkateak
Aurrera begira dituen asmoen eta erronken berri eman die enpresak udalari.

Iñaki Alberdi Idiazabalgo alkateak Laulagun Bearings enpresa bisitatu du. Idiazabalgo Goardia poligonoan errodamenduak probatzeko test zentroa handitu eta ikerketa eta garapenerako zentroa zabaldu zuen enpresak uztailean. Instalakuntza berriak ezagutu ditu Alberdik eta Laulagun Bearings-ek dituen asmoen eta erronken berri eman die udaleko ordezkariei.