Nafarroa Oinez jaira joateko autobusa antolatu dute, Lazkaotik Tafallara
Igandena, urriak 16, Tafallan ospatuko da Nafarroako ikastolen festa. Lekua badago, eta lazkaotarrek nahiz edozein goierritarrek eman dezakete izena oraindik.

Tafallan igandean ospatuko dute Nafarroa Oinez jaia, Erdian erein lelopean. Nafarroako ikastolen aldeko festara joateko, Lazkaoko San Benitok autobusa antolatu du. Igandean 08:30ean irtengo da Lazkaoko Lazkao Txiki Zelaitik. Itzulera Tafallatik 18:30erako iragarri dute.
Joan-etorriko txartelak 12 euro balio du. San Benito ikastolako idazkaritzan erosi behar dira. Azkeneko eguna urriaren 13a da, osteguna. Oraindik ez da bete autobusa, eta Lazkaoko nahiz Goierriko gainerako, edozeinek har ditzake txartelak.