Lazkaon ere, "ezer ez ospatzeko"
'Ez dugu ezer ospatzeko. Alde hemendik' lelopean 20 bat lagun elkartu dira herriko plazan
20 bat lazkaotar herriko plazan elkartu dira espainiartasuna ukatu eta Espainiar Estatuaren sinboloei joateko eskatzeko, ‘Ez dugu ezer ospatzeko. Alde hemendik’ lelopean. Manifestarietako batzuk epailez, guardia zibilez, legionarioz, apaizez eta frailez mozorrotu dira.