Ehun perretxiko espezie inguru izan dituzte Legazpiko perretxiko erakusketan
Goiza perretxiko artean pasa dute legazpiarrek.100 perretxiko espezie inguru izan dituzte Legazpiko perretxiko erakusketan 26. Asteburu Mikologikoan.

Beti Gazte Animazio Taldeak eta Lekanazpi elkarteak, 26. Asteburu Mikologikoa antolatu dute Legazpin. Egitarau zabala izan dute asteburu osoan zehar eta Lekanazpiko kideek perretxikoei buruz dakitena herritarrekin partekatzeko asmoz antolatutako ekimena izan dela adierazi dute.
Asteburu Mikologikoari hasiera emateko, larunbat goizean, goizeko 10etan perretxiko bilketa egin zuten eta ondoren, txorizoa eta salda hartzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek. Ondoren, bildutako perretxiko horiek guztiak sailkatu zituzten, Aranzadiko kideekin batera, bakoitzaren jangarritasuna neurtuz eta denak izendatuz banan-banan. Arratsaldeko 19:00ak iristean erakusketa hasi zuten eta perretxikoak herritarrentzat ikusgai jarri zituzten, bakoitza bere izenarekin; eta hasi zen perretxikoak dastatzeko unea, beti ere, ohitura duten moduan, borondatearen truke.
Gaurkoan, berriz, berriro izan dute perretxiko erakusketa zein dastaketa, gaur ere, borondatearen truke. Hala ere, umeentzako txokoa ere izan dute gaurkoan, haurrek marraztu dezaten pare bat mahai ahalbidetu baitizkie, eta bertan ibili dira etxeko txikienak, irudimena paperean askatuz. 100 espezie inguru bildu dituzte aurten denera eta guztiak ikusgai izan dira erakusketan, bakoitza bere izena eta jangarritasuna adierazita txarteltxoetan. Horrez gain, koloretako gometxen bitartez sailkatu dute perretxiko bakoitzaren jangarritasuna eta arriskua. Gainera, txartelean euskarazko, gaztelerazko zein izen zientifikoa adierazi dituzte baita ere, beraz, ikusleek perretxikoen informazio osoa eskuragarri izan dute une oro.
Aipatu bezala, 100 espezie inguru bildu dituzte guztien artean eta denetarikoak gainera. Ondorengo zerrendako perretxikoak zeuden:
- Gibelokre hankazuria
- Azalore orritsua
- Mitra-zuria (pozointsua)
- Elurbola
- Esnegorria
- Ardagai zarakarra
- Zizahoria
- Lur ardagaia
- Pinudi onddo likina (gordinik pozointsua)
- Gibel hankamorea
- Pinudi-gibelubela (pozointsua)
- Egur-ziza zola zuria
- Gibelgorri orriurdinska (pozointsua)
- Gibelubel puntaduna
- Lactarius blumii (pozointsua)
- Ziza marroi-ezkatatxikia
- Kolibia herdoildua
- Lanperna ezkatazorrotza
- Arbiki falladuna (pozointsua)
- Onddo apaina
- Basoetako azpibeltza
- Xarma-onddoa
- Onddo biguna
- Kolibia gurinkara
- Lanperna limoia
- Esneki arrunta
- Ardotsua (gordinik pozointsua)
- Galanperna titiduna (pozointsua)
- Galanperna jangarria
- Larramendi ziza
- Azpibeltz almendrausaina
- Pagadi-esneki berdea
- Gibelolun orritinkoa
- Gibelberde iluna
- Pinudi-gibelgorria (pozointsua)
- Gibel kamaleoia
- Gibelubel polita
- Pinotxa kanpaitxoa
- Astaputz izarra
- Kolibia sustraitsua
- Inbutua
- Izar gorria
- Zaku astaputza
- Errotaria
- Pluteo marroia
- Astaputz udarekara
- Astaputz arrunta (pozointsua)
- Entoloma lividoalbum
- Ziza marroi usain gabea
- Udazkeneko onddozuria
- Onddo hankagorria (gordinik pozointsua)
- Leccinum quercinum
- Onddo arrea (gordinik pozointsua)
- Ardagai gorrikorra
- Onddo belzkorra
- Leccinum oxydabile
- Larruki koloreanitza
- Urbeltz galparduna
- Drosófila malkodunduna
- Suge-ziza gozoa
- Egur ziza bidaiaria
- Kolibia erroluzea
- Ziza zaulia
- Pinu-sustraietako ardagaia
- Arbiki argia (pozointsua)
- Arbiki erroduna
- Suge-ziza mingotsa
- Ziza hankaurdina
- Ziza zuri-urdina
- Bizkarroia (gordinik pozointsua)
- Barrengorria
- Galanperna amiantina
- Zizahori faltsua (susmagarria)
- Orri-onddo hiltzailea (pozointsu hilkorra)
- Kuleto faltsua (pozointsua)
- Kuletoa
- Lanperna txarra (pozointsua)
- Pinu ziza arrunta
- Ilarraka (gordinik pozointsua)
- Galanperna usaintsua
- Galanperna puntaduna
- Kolibia lirdingatsua
- Pinu-ziza arrunta
- Urdi ardagaia
- Marasmio mordoskatua
- Galanperna zuria (pozointsua)
- Foliota grasa
- Ziza mingotsa
- Sorgin berdeska
- Sare ubela
- Kortinario beix oliba
- Sare orrizuria
- Orri onddo hankabeltza
- Pinudietako behi-onddoa
- Onddo urregorria
- Ardagai ezpaingorria
- Onddo hankazorrotza (gordinik pozointsua)
- Onddo iodousainduna
- Pinudi-onddo bikorduna (gordinik pozointsua)
- Onddo kaskabeltza