Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

"Anbizio handiko" Mendi Astea prestatu dute Beasainen

Beasain
Kirola

Lau ikus entzunezko eta bakoitzaren protagonistak ekarriko dituzte Usurbe Antzokira. Eskalada ikastaroa antolatu dute. Gaur zortzi hasiko da zikloa.

2022/10/18
Kerman Garralda

Beasaingo Mendi Asteko egitaraua iragarri dute Arrastaka Mendi Taldeak eta Aizkorri Mendizale Elkarteak, Beasaingo Udalarekin batera. Gaur zortzi hasiko da mendizaletasunaren inguruko zikloa: lau ikus entzunezko euren protagonistekin eta eskalada ikastaroa antolatu dituzte.

Antolatzaileen arabera, “anbizio handiko” egitaraua da. “Ziur gaude bertaratzen direnek gustukoa izango dutela eta elkartzeko, motibatzeko eta mendiko kirolak sustatzeko balioko duela”. Horregatik, kirola gustuko duen oro eta, “bereziki”, mendia maite duten guztiak gonbidatu dituzte.

‘Patagoniartuta’

Mendi Astea Adolfo Madinabeitiaren Patagonirtuta dokumentalak zabalduko du. Madinabeitia Usurbe Antzokian bertan izango da. “Patagoniartuta abenturari egindako deia da, gure konfort-gunetik atera eta fantasiazkoa eta bakana den ingurunearen erdian kokatzen gaitu, kono hego amerikarraren ertzik australenean, Patagoniako naturaren legeek agintzen duten lekuan. Patagoniartuta Patagoniako kapritxoekin urruma egin eta harritzeko gai diren guztientzat erreserbatutako gogo-aldartea da”, dio aguraindarrak.

2015eko uda australean Adolfo Madinabeitiak Argentinako Patagoniara egin zuen bidaia. Beste zenbait igoeren artean Fitz Roy eskalatu zuen Afanassieff bidetik. Hura lehen begiradako maitasuna izan zen eta erabat “patagoniartuta” geratu zen. “Patagoniak harrapatu, irentsi, atzeman eta sorgindu egiten zaitu”. Urtez urte itzuli da Patagoniara 2020an Cerro Torre eskalatu eta zirkulua itxi zuen arte.

‘Hat trick kataluniarra: Annapurna, Dhaulagiri eta K2’

Biharamunean Oscar Cadiachek Hat trick kataluniarra: Annapurna, Dhaulagiri eta K2 dokumentala aurkeztuko du. 2012an hiru hilabetetan munduko hiru gailurrik altuenetakoak igo zituen eta denbora tarte hori ikus-entzunezko batean jaso du.

“2012an gertatu zena, kolpetik hiru zortzimilakoak lotzea, errepikaezina da. Astro guztiek bat egin bide zuten, ez baita ohiko zerbait. Pentsa, Annapurnan sekula izan gabea nintzen eta lehenbiziko saiakeran igo ahal izan nuen. Elur-jausi arrisku handia egon ohi denez, presio handia sortzen dizun mendia da. Dhaulagirira adibidez, zeregin jakin batekin joan nintzen: mendigoizale baten gorpua aurkitu behar nuen. Aita batek bere semearen gorpua aurkitu nezan kontratatu ninduen. Gailurra egin nuen baina ez nuen gorpua aurkitu. K2 berriz, 8.611 metrorekin, Karakorum mendikatean dagoen Lurreko bigarren gailurrik garaiena da, Everesten ondoren. Igotzeko duen zailtasunagatik eta zortzimilakoen artean bigarren hilkortasun portzentaiarik altuena duelako K2 mendi basatia bezala da ezaguna”, deskribatu du Cadiachek.

‘Mundua arnastu nahian’

Ostegunean, 27an, Aitor Iguiñitz ibiltariaren txanda izango da.  Mundua arnastu nahian dokumentala aurkeztuko du.

Iguiñitz abenturazale andoaindarrak bizikletaz munduari itzulia osatu zuen 16 urtetan zehar. Bost kontinenteak zeharkatuz 123.000 km-ko ibilbidea egitearen esperientzia paregabea jaso du lanean. Bertan bizitakoak aurrez aurre entzuteko aukera izango da, gainera.

Iguiñitzen hitzetan, “hasieran urte bat edo biko Nepalera egindako bidaia izan behar zuena 16 urtetan zehar bizikletan munduari itzulia emateko bidaia bihurtu da. 2006-tik 123.000 kilometro egin ditut bi gurpilen gainean, 70 herrialde baino gehiago, Karakorum Highway, Friendship Highway edo Pamir Highway bezalako ibilbideak… beti urruneko bazterretan eta bigarren mailako bideetan eta horri esker bost kontinenteak eta bertako jendea ezagutzeko aukera izan dut. Ametsak aurrera darrai! Baina, orain, zuekin partekatu nahi dut bidaiaren zati bat. Hori dela eta, nire pentsamenduak zuen aurrean azaleratzeko garaia iritsi da”.

‘Mendiak 1976’

Hurrena, urriaren 28an, ostiralean, ikus-entzunezkoen zikloa ixteko Mendiak 1976 dokumentala eskainiko dute. Luis Arrieta ikus entzunezkoaren zuzendariak aurkeztuko du lana.

Mendiak 1976 dokumentalak 2021-eko Mendi Film Festival-en irekierako galan estreinaldi arrakastatsua izateaz gain, besteak beste, publikoaren saria eta Goi-mendiko pelikularik onenaren sariak irabazi zituen. Halaber, 45 urte geroago, erreskatean lagundu zien poloniarren espedizioak eta nafarrenak batu zituen.

Mendiak 1976k gizatasunaren lezioa agerian uzten du zinean 45 urteren ondoren. Mendiaren, laguntasunaren eta galeraren kontakizun bat da, Mendiko dokumental batetik abiatu eta pertsonen pelikula batera heltzen dena. Mendi giroko bulkada batekin hasi arren, zazpi mila metroko altuerako parajeek berehala utziko diote protagonista izateari, hizkuntza bera ere hitz egiten ez duten pertsonen arteko laguntasunaren eta elkartasunaren kontakizun baten agertoki bihurtzeko.

“1976an, Iruñeko gazte talde batek historia egin zuen Afganistanen, Shakhaur (7.116 m) mendiaren gailurra zapaldu zuenean. Lehenbiziko euskal zazpimilakoa izan zen, baina pozari tristura gailendu zitzaion berehala. Jaitsieran istripua izan zuten: taldekide bat hil egin zen eta beste bat, larriki zauritu. Poloniarren espedizio bati esker (“mendiak itxaron dezake, zuen lagunak ez” izan ziren beraien hitzak), erreskate zail bat egin eta lagun bati bizia salbatzea lortu zuten. Gertakizun hark oraindik ere irmo mantentzen den laguntasuna sortu zuen. Mendiak 1976 mendiarekiko pasioari eta maitasunari, gaztaroari, esplorazioari eta askatasunari buruzkoa da. Baina baita uneoro aldatzen ari den munduan mantentzen den memoria eta laguntasunari buruzkoa ere”, laburbildu du Arrietak.

Ikus-entzunezko guztiak Usurbe Antzokian izango dira, 19:30ean.

Amaitzeko, eskalada

Ikus-entzunezkoz gain, urriaren 29an, larunbatean, eskalatzeko ate irekien jardunaldia izango da, Antzizar kiroldegiko rokodromoan. Heldu zein gaztetxoei era honetako jardueretara gerturatu eta kirol honetan hasi nahi duen edonori zabaldutako jardunaldia da. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era izango da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut