Antzeztaunen amaiera bihar da, Nagore Leonekin
ATAUN // Urrian garatu den Ataungo Antzeztaun antzerki zikloa bihar bukatuko da. Nagore Leonek Hariak, minotauroak eta ego bakarrekoak emanaldia egingo du, Troskaeta tabernan, 22:00etan. Helduentzat da. Denera lau antzezlan ikusi ahal izan dira Ataunen.













