Himlung gailurrera iritsi dira Goierriko lau mendizaleak
Kepa Urmeneta legazpiarrak, Xavi Urrate urretxuarrak, Pedro Garcia ordiziarrak eta Koke Lasa ormaiztegiarrak atzo arratsaldean zapaldu zuten Himlung (Nepal) mendiaren gailurra. 7.126 metro ditu.
Urriaren 5ean abiatu ziren Goierritik Himalaia aldera. Oinarrizko kanpalekuan nahi baino egun gehiago igaro zituzten, eguraldi txarraren erruz. Halere, egoerak hobera egin eta oinarrizko kanpalekutik bigarren kanpalekura igotzea lortu zuten. Hori da tarterik kritikoena: glaziarraren zatirik pitzatuena zeharkatu behar da.
Azken zatian malda leundu egiten da. Astelehen arratsaldean jakinarazi zuten gailurrera bidean zirela eta atzo arratsaldean lortu zutela abisatu zieten etxekoei, satelite bidezko telefonoei esker.