Irango protesten nondik norakoak, Beasainen
POLITIKA // Maryam Fathik Emakumeen iraultza Iranen hitzaldia eskainiko du gaur, udaletxean, 18:30ean. Iranen jazotzen ari dena azalduko du: Mahsa Amini kurdua poliziak atxilotu zuen irail hasieran, «beloa gaizki jantzita eramateagatik». Hilda entregatu zioten gorpua familiari. Haserrea herrialde osoan zabaldu da eta kutsu feministako protestak eragn ditu. Poliziak gogor zapaldu ditu.












