Lau mendizaleak kanpaleku nagusira iritsi dira
Kepa Urmeneta legazpiarrak, Xabi Urrate urretxuarrak, Pedro Garcia ordiziarrak eta Koke Lasa ormaiztegiarrak atzo zapaldu zuten Himalaiako Hinlung (7.126 metro) mendiaren tontorra.
Kepa Urmeneta, Xabi Urrate, Pedro Garcia eta Koke Lasa alpinistak kanpaleku nagusian daude dagoeneko. Atzo iritsi ziren Himalaiako Hinlung (7.126 metro) mendiaren tontorrera. Denak onik daude.