Azken eguna jaietako azal lehiaketan parte hartzeko
ORMAIZTEGI // Gaur izango da Ander Deunaren jaietako egitarauaren azal lehiaketan parte hartzeko azken eguna. 15:00ak baino lehen aurkeztu behar dituzte lanak interesa dutenek, udalexean. Bi modalitate daude: 12 urtetik beherakoak eta 12 urtetik gorakoak. Lehenengo modalitateko guztiek oparia jasoko dute, eta irabazleak 50 euro, eta bigarren modalitateko irabazleak 300 euroko diru sari bakarra.












