Burutik eta Liher taldeak, gaur, Botikaxaharren
SEGURA // Ganbaran Norbait Dabil egitasmoak antolatuta, gaur, 22:00etan, Liher eta Burutik taldeek joko dute Botikaxaharren. Ohi bezala, Segura Irratiak streaming bidez emango du. Sarrerak bertan egongo dira salgai, 10 euroan. Liher-ek talde bezala 4 disko argitaratu ditu, Eta Hutsa Zen Helmuga azkena, 2021ean. Burutik-ek aurten kaleratu du bigarren diskoa, Hamabost segundu izenekoa.













