Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

1901. urteko ordularia, Pilarreneako zelaian

Idiazabal
Gizartea

1901. urtean Ignazio Zubillagak Idiazabalgo elizako kanpandorrerako ordularia egin zuen. Elektroniko batengatik ordezkatu zuten, baina Joxe Barriolak jaso eta konpondu egin zuen. Pilarrenean dago 2014tik.

2022/11/01
Laida Goiburu

Urri amaierarekin batera, ohi bezala, ordutegi aldaketa izan da. Erloju digitalek haien kabuz aldatu dute ordua, baina analogikoak eskuz aldatu behar izan dira. Idiazabalgo elizako kanpandorreko ordularia 1980ko hamarkadan elektroniko batengatik aldatu zuten. Joxe Barriola idiazabaldarrak urteak eman zituen konpontzen, eta 2014tik Pilarreneako zelaian dago ikusgai. Larunbatean ordu aldaketa egin dute.

Barriolak zaharberritutako ordulariaren aurretik, beste bat zegoen kanpandorrean. XIX. mende amaieran, baina, berri bat jartzea eskatu zuen Jose Ramon Altolagirre Txomenanekoak. Ameriketara joan eta aberastutakoa zen Altolagirre. Argentinako Buenos Aires probintziako Conesa herrian bizi zen, eta askotan itzultzen zen jaioterrira.

Ignazio Zubillaga (Orexa, 1868-Tolosa, 1948) errementari eta erlojugilearekin tratua itxi zuen hala indianoak, eta 1901ean jarri zuten kanpandorrean ordulari berria. 20 urteko bermea zuen erlojuak, eta gaur egunera arte iraun du Barriolaren mantentze lanei esker. 80ko hamarkada horretan Zubillagak egindako ordularia elektronikoki zebilen batengatik aldatu zuten, baina bertan utzi zuten aurrekoa ere. Orduan Joxe Barriola idiazabaldarrak hartu eta, «txatar eginda» zegoen arren, konpontzea lortu zuen.

Erlojuak erakutsi zion

Oraindik lanean zebilela duela 45 bat urte, elizako mantentze lanak egiten ibiltzen zen. «Kanpandorrera joaten nintzenean bidean egoten zen ordularia lanean, baina giltza botata izaten zuen», azaldu du. Urte batzuk pasa ondoren, erlojua aldatu zutenean, zaharra bertan utzi zuten. «Atea irekita uzten zuten, eta ni, kuriosoa izan naizenez gai horiekin, gora joaten nintzen nola zegoen begiratzera».

Ez da erlojularia. Ezer gutxi zekien ordularien konponketari buruz. «Oso gaizki» erabilia zegoen, baina praktikatzen ikasi zuen: «Ordulariak berak erakutsi zidan nola ibiltzen zen eta nola konpondu nezakeen». Jubilatu ondorengo urteak eman zituen ordularia zaharberritzen. «Erretiroa hartu nuenean neure buruari esan nion: hauxe izango da zure entretenimendua». Altsasuko (Nafarroa) erlojulariarekin harremana zuen eta hari azaldu zion kanpandorrean izandako erloju zaharra konpontzeko asmoa. Harrituta erantzun zion altsasuarrak: «Hori lana hartuko duzuna! erantzun zidan». Ez du zehazki gogoratzen, baina «urte asko» pasa zituen ordulariarekin bueltaka, «lan ikaragarria» baitzeukan. «Ikaragarrizko nekea zeukan, ez zebilen, engranajeak puskatuta zeuzkan».

Ordulari «konpletoa»

Eskuz egindako piezak ziren, eta ez zuen aurkitzen lan hori egingo zukeenik. Bi alboetako mekanismoak igualak zirenez, dena ondo begiratu eta kopiatzea lortu zuen. Udalarena zen lokal batean izan zuen tailerra, gaur egun Osasun Zentroa dagoen tokian. 2014. urtean, zaharberritutako ordulari hori Pilarreneako zelaian jartzea erabaki zuen udalak, herriko ondarearen eta historiaren erakusgarri gisa.

Harrezkero bertan dago, eta 20 urteko garantia ematen zioten arren, «oso ondo dabil». 120 urte pasa dira Zubillagak sortu zuenetik, eta oraindik egiten duen soinua entzun daiteke puntuetan, t’erdietan, laurdenetan zein laurdengutxietan. Hiru eremu ditu. Erdikoa ordulariarena da, ezkerrekoak soneria ibiltzen du, ordubeteak eta erdiak jotzeko, eta eskuinekoak, berriz, laurdenak eta laurdengutxiak. Barriolaren hitzetan, erloju «konpletoa» da. Ez dadin izurratu, estalpe baten barruan dago zelaian.

Zubillagarenak Goierrin

Ignazio Zubillaga Betelura (Nafarroa) joan zen bere ofizioa izango zena ikastera, Bonifazio Yeregiren sutegira. 1889an Albizturra joan zen bere kontura lanean hasteko. Lehenengo ordularia Albizturgo (Gipuzkoa) sutegian egin zuen, eta bere jaioterrian jarri zuten, Orexan (Gipuzkoa). Horren ondoren, beste asko egin zituen, baita Goierrirako ere. Idiazabalgoaz gain, Ordiziarako, Ormaiztegirako eta Segurarako ordulariak egin zituen. Euskal Herrirako ez ezik, Txinako Ojuko Jesuiten misiotegirako ere sortu zuen erloju bat.

Omenaldia egin diote

Larunbatean, ordu aldaketarekin, Pilarreneako ordularira bisita antolatu zuen udalak. Joxe Barriolari omenaldia egin zioten bertan, «egiten duen ixileko lana eskertzeko». Iñaki Alberdi alkateak oroigarri bat eman zion, eta «ondo merezita» duela azpimarratu zuen. Omenaldira adin ezberdinetako hainbat herritar inguratu ziren.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut