Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Beko Karnizerieko mondejua eta Insaustiren gazta, onenak Zaldibian

Zaldibia
Gizartea

Jendetza elkartu da Zaldibiko Ardiki Egunean. Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok bertsoen bidez iragari zituzten mondeju eta gazta sariketetako irabazleak

2022/11/01
Maider Insausti

Goizean goizetik mondejua izan zen jaiaren protagonista edo erdigune. Ardiki egunaren aurtengo edizioan ere artzaintzari eta Zaldibian horren ezaguna den mondejuari keinu berezia egin zieten, hauen omenezko jai bilakatuz eguna. Ardiki Eguneko Batzordearen eta Zaldibiko udalaren eskutik antolatutako jaia da eta urtero-urtero urriko azken igandean ospatzen da. Aurten ere jendetza izan zuten goiz-pasa, azoka ikusi, mondejua jan, giroaz gozatu… 27. Mondeju lehiaketa eta 24. Aralar Gazta lehiaketa ere izan zituzten.

Sekulako azoka izan zuten, plazaren gehiengoa eta Santa Fe kalearen zati bat izan ziren azokako eremuak, baita Toki Alai pilotalekuko ezker pareta ere. Denetariko produktuak ikusi ahal izan zituzten gerturatu zirenek. Egurrez eginiko zenbait produktu zeuden, hala nola, sukaldeko tresnak, egurrezko aulki bereziak, jostailu tradizionalak,… Janariak ere izan zuen bere tartea azokan. Mondejuaz eta gaztaz gain ogia, pastelak, erroskillak, eztia, arraina, fruta, taloak eta abar. Horrez gain, arropa, jostailu, bitxi zein dekorazio tresnaz bete zuten Zaldibia. Jendetza eta giro bikaina nagusitu ziren eta bertan jasotakoaren arabera, salmentak «nahiko ondo» joan ziren, batez ere janariari eta objetu tradizionalei dagokienean.


Bertso bidez

Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso izan zituzten bertsotan goizean zehar Toki Alai pilotalekuko eszenatokian, 27. Mondeju lehiaketako eta 24. Aralar Gazta lehiaketako epaimahaiak lanak amaitu bitartean. 13:00etarako amaituta zituzten lanak eta sari banaketari hasiera eman zioten, modurik berezienean. Bertso bitartez eman zituzten irabazleen izenak, postu bakoitzeko bertso bat botaz irabazlea iragarriz. Lizasoren lana izan zen Mondeju Lehiaketako irabazleak iragartzea eta Egañarena, aldiz, Gazta Lehiaketakoak aipatzea.

Beko Karnizerie izan zen mondejugile onena eta atzetik Juan Mari Galarza eta Illati Taberna izan zituzten. Gaztagileen artean, aldiz, Joseba Insausti ordiziarra gailendu zen, beste urte batzuetan ere irabazle izan den gaztagilea. Atzetik Katxiñeko Inazio Irastorza eta Borda Berriko Iker Sukia izan zituen.

Erlazionatutako edukiaARGAZKIA ETA BIDEOA. Jendetza Zaldibiako Ardiki Egunean

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut