Aitor Esnaola espetxera bueltatu da, helegite bat tarteko
Aitor Esnaola Dorronsoro preso legorretarra Martuteneko (Donostia) espetxera bueltatu behar izan zen atz arratsaldean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak preso gipuzkoarrari emandako hirugarren graduaren aurka fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.
Esnaolak, bigarren gradura itzuli, eta espetxera bueltatu behar izan du. Legorretako presoak hamaika urte eta erdi daramatza espetxean. 2020an, bere kondenaren erdia bete zuen urtean hain justu, Ocañako (Espainia) espetxetik Soriako (Espainia) espetxera lekualdatu zuten eta, azkenik, Martutenera. 2022ko maiatzean 3hirugarren gradua eman zion Esnaolari Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzak, aurretik tratamendu-batzordeak hirugarren gradua lortzearen aldeko proposamena egin ondoren.
Hirugarren presoa
Egun gutxiren buruan beste hiru presok itzuli behar izan dute kartzelara, hirugarren gradua kendu ostean: Xabier Atristainenek, Gorka Martinezenek eta Iñaki Bilbaok. Etxeratek «haserrea eta ezinegona» adierazi ditu, «beste behin». Mobilizazioak iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, arrazoi teknikoak argudiatu ditu helegiteak onartzeko.