Ana Zubiagak aldaketa genetikoak izango ditu hizpide
Lemniskatak antolatutako Azaroa Zientziaroa zikloaren lehen hitzaldia izango da.

Azaroa Zientziaroa zikloa ihar hasiko da. Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak urteak daramazki zientziaren dibulgazioa oinarri duen ziklo hau antolatzen. Aurtengo edizioak, lau hitzaldi izango ditu, eta horietako lehena izango da bihar.
Ana Zubiaga Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultateko Biologia Zientzietan lizentziatu zen 1981 urtean eta 1986an doktoregoa jaso zuen Ingalaterrako Royal Free Ospitaletik eta Alemaniako Munich eta Heidelberg-eko Unibertsitateetatik. Doktorego ondoko ikerketa karrera Tufts eta Harvard unibertsitateetan garatu zuen (1986-1994), eta bertan minbiziaren garapenarekin eta erantzun immunologikoarekin lotutako gene-erregulazioaren ikerketan espezializatu zen.
Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea da 1995etik. Ikertzaile bisitaria izan da Harvarden eta Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon.
Azken urteetan, minbiziaren erregulazio genetikoa aztertzen du. Genetikak sortzen dizkion kezkez eta ametsez arituko da.