'Gudugarretako etxeak eta biztanleak' liburua aurkeztuko dute gaur
Mikel Dorronsorok, Joseba Alonsok eta Martin Garciak ondu dute liburua. Beasaingo Paperak bildumaren 30. lana da.
Beasaingo Paperak bilduma hogeita hamargarren liburura iritsi da. Harribitxi handi bat da bilduma hau, izan ere, hogeita hamar edizioetan zehar, Beasaingo iragana eta oraina, zentzu zabalenean jaso eta islatuz joan da. Beasaingo eta beasaindarren historia biltzen eta islatzen duten hogeita hamar liburu, gizarte, industria, arte, lehen sektorea, kirola eta musika arloetako, auzoetako eta abarretako ataletan.
Gaur arratsaldean, Igartzako Jauregian, 19: 00etan, Gudugarreta auzoari buruzko bigarren liburua aurkeztuko dute, Beasaingo Paperak bildumako 30. liburua izango dena. Bigarrena, hain zuzen ere, duela bi urte argitaratu zelako auzo honi buruzko lehen liburua.
Orain bigarrena dator Gudugarretako etxeak eta biztanleak izenburupean. Bi kasuetan egileak berberak dira: Mikel Dorronsoro, Joseba Alonso eta Martin García. Arratsaldeko aurkezpenean parte hartuko dute egileek, xehetasun guztiak emateko.