Idiazabalgo Herri Krosa urtarrilaren 29an jokatuko da
Herri lasterketa beteranoaren antolatzaileek hurrengo edizioaren data iragarri dute. 42. edizioa izango du.
Idiazabalgo 41. Krosaren irteera, iaz. Argazkia: Aitor Garmendia Idiazabalgo Herri Krosa 2023ko urtarrilaren 29an jokatuko da, urtarrileko azken igandean. Hala iragarri zuten atzo iluntzean antolatzaileek sare sozialen bidez. 42. edizioa izango du.













