Markel Olanoren azken erronda herrietan
Maiatzean Lazkaon jasotako herritarren ekarpenen berri ematera joan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia.

Lazkaon izan zen atzo eguerdian Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano. Azken agintaldia duen honetan, Etorkizuna Eraikiz programaren harira, maiatzean Lazkaon jasotako herritarren ekarpenen berri ematera joan zen, udaletxera. Kepa Zubiarrain alkateak eta EAJko zinegotziek egin zioten harrera. Bilera ere egin zuten. Lazkaon ohi baino ekarpen gehiago jaso dituela Diputazioak nabarmendu du Olanok. Normalean 100 bat ekarpen izaten badira, 480 egin dituzte lazkaotarrek, gehienak ingurumen eta natura arloko kezkenak.