Idiazabalgo J. Aranburu elkarteak zilarrezko eta brontzeko domina bana lortu ditu
Idiazabal Jatorri Izendapenaren barruan dagoen gaztandegia da J. Aranburu, baina Artzai Gaztakoa.
Idiazabalgo J. Aranburu elkarteak zilarrezko eta brontzeko domina bana lortu ditu Galesen egin berri den World Cheese Awards txapelketan. J. Aranburuk Idiazabal Jatorri Izendapenaren barruan ekoizten du gazta, baina ez du Artzai Gaztaren zigilurik, haien gaztak ez baitira etxeko artaldearen esnearekin soilik egindakoak.