Ordiziako Majori tabernako langileek greba bukatutzat jo dute enpresa hitzarmena sinatu ondoren
Zazpi langilez osatutako plantillak enpresako lehen hitzarmena sinatu duela adierazi du ELA sindikatuak. Hiru urteko iraupena izango du, 2022-2024 urteen artekoa.
Ordiziako Majori taberna langileek greba bukatutzat jo dute enpresako lehen hitzarmena sinatu ondoren. Hala jakinarazi du ELA sindikatuak ohar bidez, eta akordio horren “balorazio oso positiboa” egin du. “Argi dago beste behin borrokak merezi duela”, nabarmendu du.
Hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du, eta besteak beste honakoak dira lortu dituzten hobekuntzak:
- Soldata igoera: 2022an (KPIa), 2023an %7koa eta 2024an KPIa + aurreko urteko KPIra iristeko falta den portzentaia.
- 23 orduko lanordu jaitsiera
- 90 euroko polibalentzia plusa
- Astean 2 eguneko deskantsua bermatzea
- Ostalaritzan ematen diren hobekuntzak bermatzea