Renfeko langileek greba deitu dute azaroaren 7rako eta 11rako
Bidaiariek erabili behar duten zerbitzuan eragina duen jakin nahi badute, aplikazio mugikorrean erosketa-simulazio bat egin dezakete eta egin nahi duten ibilbidearen datuak adierazi.
Azaroaren 7rako eta 11rako greba deialdia egin du CGT sindikatuak Renfe taldean. Egun horietako tren zerbitzuan eragina izan dezake grebak eta gutxieneko zerbitzuen informazioa tren geltokietako tabloietan kontsultatu daiteke, besteak beste. Bi egunetan, 06:00etatik 09:00etara eta 18:00etatik 20: 00etara egingo dituzte lanuzteak.
Grebaren arrazoiak
Ohar baten bidez, Renfek baieztatu du ez duela zerbitzurik eskainiko. Arrazoietako bat da, hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren blokeoa; horrek langileen eskubideetan aurrera egitea eragozten du, arreta berezia jarriz tradizionalki ahaztuta egon diren kolektiboetan. Bestetik, langile-gabezia nabarmenari erantzutea. Zerbitzua bermatze aldera, neurriak hartzea eskatu dute. Behin-behinekotasunarekin amaitzea ere eskatu dute langileen ordezkariek.
Erabiltzailerentzat oharra
Erabiltzaileek erabili behar duten zerbitzuan eragina duen jakin nahi badute, aplikazio mugikorrean erosketa-simulazio bat egin dezakete eta egin nahi duten ibilbidearen datuak adierazi.