Udal zerga araudia onartu du udalbatzak
Etxez etxeko zerbitzuak ez du igoerarik jasango, eta beste zerbitzu batzuk %1,5 igoko ditu.
Urriaren 12an egindako ezohiko udalbatzarrean onartuta geratu zen Zaldibiako Udalaren 2023ko tasa eta zerga araudia. Zenbait zerbitzuk ez dute igoerarik jasango, etxez etxeko zerbitzuak, adibidez. Beste batzuk %1,5 igoko ditu udalak, «KPIaren oso azpitik, etxeetan zama handiagoa eragin nahi gabe baina udal kontuen oreka ere bilatuz». Hondakinen zerga %5 igoko da. Aldi berean, hondakin gutxi sortu eta ondo birziklatzen dutenek hobaria izango dute, urtarriletik aurrera.