Zaldibiako 2023ko egutegiko argazkiak eskatu dituzte
ZALDIBIA // Azaroaren 15a da azken eguna Zaldibiako 2023ko egutegirako argazkiak bidaltzeko. Udalak herritarrei irudiak eskatu dizkie, egutegia ilustratzeko. Zaldibiarekin zerikusia izan behar dute argazkiek. Karreane kultur etxera eraman edo posta elektronikoz bidali behar dira (kulturetxea@zaldibia.eus). Udalak inprimatuko du, eta etxeetara banatuko dute.












