Anarik kontzertua egingo du abenduaren 2an Zaldibian, bandarekin
Musikari azkoitiarrak iragarria du "urte amaierarekin batera geldialdi luze bat" egingo duela taldearekin, eta Zaldibiakoa izango da datozen asteetan egingo duen kontzertu banaketako bat. Sarrerak bihar-etzitan jarriko dituzte salgai, Legazpitik Tolosara bitarteko dozena bat herritan.
“Azken txanparantz, lehen kontzertua azaroaren 11n Donostiako Dokan”. Bihar Donostian hasi, eta urtea bukatu bitartean egingo duen kontzertu bakanetako bat Zaldibiako Herri Antzokian egingo du Anarik, taldeko musikariak lagun dituela. Abenduaren 2an izango da, 22:30ean. “Urte amaierarekin batera geldialdi luze bat” egingo duela iragarria du sare sozialetan abeslari azkoitiarrak, eta hori ikusita, kontzertua antolatzea erabaki dute Zaldibiako Anarizaleek.
Sarrerak bihar eta etzi artean jarriko dituzte salgai (15 euro), Legazpitik Tolosara bitarteko dozena bat herritan.
SALMENTA PUNTUAK
- Zaldibia. Joxepane eta Illati tabernak
- Ordizia. Larratxa denda eta Leizea taberna
- Arama. Ostatua
- Beasain. Arrano taberna
- Lazkao. Gerriko liburudenda
- Ataun. Troskaeta taberna
- Segura. Atseden taberna
- Zumarraga. Urzubi taberna
- Legazpi. Katillu taberna
- Alegia. Ixkiña taberna
- Tolosa. Galtzaundi elkartea eta Hiru taberna