Bertan kontsumitu, "herriarengatik"
Bareak Merkatari Elkarteak sentiberatze kanpaina jarri du abian, 'Zure, nire, herriarengatik' lelopean. Herrian erostearen garrantzia ikustarazteko mezuak itsatsi dituzte
Bareak Merkatari Elkarteak sentiberatze kanpaina jarri du abian, Zure, nire, herriarengatik lelopean. Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuek herrian duten eragina azpimarratu nahi du sentiberatze kanpaina horren bitartez. Horretarako, herriko markesinetan zehar kartelak itsatsi ditu lelo horrekin.
Herrian kontsumitzeak izan ditzakeen onurak azpimarratu nahi ditu elkarteak sentiberatze kanpainaren bitartez, eta horretarako leloaren azpian mezu ezberdinak agertzen dira: “herrian kontsumitzea herria bizirik mantentzeko bidea”; “herrian kontsumitzea bertako zerbitzuak bizirik mantentzeko bidea”; “herrian kontsumitzea herri-giroa bizirik mantentzeko bidea”; “herrian kontsumitzea zure auzokideak ezagutzeko bidea; herrian kontsumitzea bertako ekonomia indartzeko bidea”; eta “herrian kontsumitzea energia aurrezteko bidea”.