Gaintzan San Martin eguna ospatuko dute, 'Bideak' dokumentalarekin eta herri afariarekin
Aritz Ganboa eta Xabier Unanua dokumental egileak Gaintzan izango dira, ikuskaria eman ondoren solasaldian parte hartzeko. Gauean afari-merienda antolatu dute, On-Bide elkartean.
Gaintzan San Martin eguna bereziki ospatzeko ohiturari eutsiko diote, bihar (azaroak 11, ostirala). Bi ekitaldi antolatu dituzte. Aurrena, Bideak dokumentala eskainiko dute, 19:00etan, udaletxean. Aritz Ganboa artzain eta mendi korrikalari arruatzuarra –dokumentaleko protagonista– eta Xabier Unanua –egilea– bertan izango dira, eta solasaldia egingo dute gero ikusleekin.
Ondoren, afari-merienda herrikoia izango da, 20:30ean, On-Bide elkartean. Gaztaina erreak ere jango dituzte, tartean. Izena udaletxean eman behar zen.