Top market azoka egingo dute Igartzan igande honetan
BEASAIN // Top Market 2.19 azoka egingo dute, Igartza jauregian, igandean, hilak 13. Axun Ringana, Elene Tamayo, Gure Xamant, Lachula, Gigil, Minimal design, Etxebitxiart, Ione Iruretagoiena, Holy Mary, Mono narru tailerra eta Onin Pintage etxeek parte hartuko dute. Denetariko produktuak jarriko dituzte salgai; bigarren eskukoak, zeramika, bitxiak, ilustrazioak, kosmetika, moda,… 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Herritar guztiei bertara gerturatzeko deia egin diete.












