Jentilbaratza marrazki lehiaketako sariak banatu dituzte
Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolako Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. maila bitarteko 31 ikaslek parte hartu dute zortzigarren edizioan.
Jentilbaratza Kultur Elkarteak VIII. Jentilbaratza marrazki lehiaketaren sariak banatu zituen atzo, San Martin jaien barruan. Guztira 31 artelan aurkeztu dituzte Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolak Lehen Hezkuntza 1. mailatik 6. mailako ikasleek. Zikloka banatuta eman dituzte sariak:
Sarituak:
LH 1-2
1. Ixiar Erauskin
2. Izar Larrañaga
3. Ekai Munduate
LH 3-4
1. Manex Bikuña
2. Oihan Munduate
3. Lier Arrondo
LH 5-6
1. Aiara Urdangarin
2. Lexuri Baztarrika
3. Lier Imaz
Jentilbaratza Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Ataungo Udalari, epaimahaikideei, Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolari, eta baita gurasoei ere, “gazteen parte hartzea ahalbidetzeko ahalegin handia eta laguntza egokia eman baitigute”.