Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak eskerrak eman dizkie beasaindarrei
Azaroaren 5ean egin zuten diru bilketa kanpainan 1.480,95 euro bildu zituzten.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Beasaindarrei, abiatu duten azken kanpainan erakutsi duten “eskuzabaltasunagatik”. Iragan azaroaren 5ean, diru bilketa kanpaina egin zuen minbiziaren aurka diharduen elkarte honek eta 1.480,95 eurora iritsi zen herritarrek egindako ekarpena. Diru hori ikerketa onkologikora eta paziente eta senideei laguntzeko programak garatzeko bideratuko da.
Beasainen kanpainara batu diren herritarrei ez ezik, boluntario guztiei ere eskerrak eman dizkie elkarteak.