Ordizia Urpekoak Saria otsailaren 11n jokatuko da
12. txapelketa izango da, ohi bezala, Majori kiroldegian. Iaz, 178 urpekarik parte hartu zuten.
Ordizia K.E Urpekoak klubak sare sozialetan jakinarazi duenez, Ordizia Urpekoak Saria 2023ko otsailaren 11n jokatuko da, 12. aldiz. Ohi bezala, Majori kiroldegian izango da. Partaidetza altuko txapelketa izan ohi da. Iazkoan, Euskal Herriko, Zaragozako, Valladolid-eko, Kataluniako, Balear Uharteetako eta Frantziako 12 taldek parte hartu zuten, guztira, 178 urpekarik. Aurten ere kirolari ugari animatzea espero dute, eta klubak animatu dituzte parte hartzera.