Urola Garaituz natur ibilbide gidatua egingo dute larunbatean
Antiotik abiatuta, historia, ondore naturala, iraunkortasuna eta elikadura osasuntsua uztartuko ditu. Vanessa Blazquez izango da gidaria.
Beloki inguruan natura-ibilbide gidatua egiteko proposamena zabaldu dute Antion dagoen eskualdeko turismo bulegotik larunbat honetarako, hilak 19. Urola Garaituz izenburua jarri diote, eta 11:00etan jarri ditu hitzordua, bulegoan bertan. Familian, bikotean edo lagunartean egiteko moduko ibilbidea izango dela zehaztu dute.
Urola Garaituz egitasmoak historia, ondore naturala, iraunkortasuna eta elikadura osasuntsua uztartuko ditu, Vanessa Blazquezen gidaritzapean. Amaieran hamaiketakoa dastatzeko aukera izango da.
Doakoa izango da, baina izena eman behar da aurretik, telefonoz, 943 72 20 42 zenbakira deituta, whatsapez 688 640 534ra mezua bidalita, edo e-postaz: turismobulegoa@urolagaraia.com













