1.400 eurotik gora bildu dira Beasainen minbiziaren aurka
BEASAIN // Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak eskerrak eman dizkie beasaindarrei, «izan duten eskuzabaltasunagatik». Azaroaren 5ean diru bilketa egin zuten minbiziaren aurka eta 1.480,95 eurora iritsi zen herritarrek egindako ekarpena. Dirua onkologikora eta pazienteei eta senideei laguntzeko programak garatzeko bideratuko da.












