Biziolaren proiektua martxan jartzeko "bultzada" emango diote aste honetan, auzolanekin
Lazkaoko fabrika egokitzeko lanean ari dira. Aste honetan, egunero goiz eta arratsalde jardungo dira. Boluntarioentzat ordutegiak ere jarri dituzte, ekarpena egitera joateko.
Lazkaoko Biziola fabrika martxan jartzeko azken fasean ari dira. “Bultzada handi bat” eman nahi diote azpiegiturak egokitzeko eta ekimena abiarazteko lanei, aste honetan. Biziolako proiektua martxan jartzeko “aste gutxi” falta direla aurreratu dute, eta herritarrek laguntza eskatu dute, auzolanetan parte hartu eta aletxoa jartzeko.
Lehengo larunbatean hasi, eta ostiralera arte, egunero jardungo dira Lazkaoko fabrikan, lanean. Aste honetan, goizetan 09:00etatik 13:30era eta arratsaldeetan 15:00etatik 19:00etara jarri dituzte auzolan orduak.