Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak, larunbatean Zegaman
Marimundukok (Maitane Aizpurua ataundarrak) Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak kontatuko ditu larunbatean Zegamako Anduetza parketxean. Bi saio egingo ditu: 16:30ean eta 18:00etan.
Aizpurua Jentilbaratza elkarteko kidea eta da Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutzera emango ditu.
Familiei zuzendutako saioak dira. Ordubete inguruko iraupena izango dute. Ikusleek 5 euro ordaindu behar dute. Izena emateko ondorengo bi telefono zenbakietako batera deitu behar da: 943 802 187 edo 688 623 609.