Hamazazpi urteko bidea
Hitz edo Irri, euskaraz elkarri euskara elkartea 2005eko udaberrian sortu zen, 14. Korrika Seguratik pasa ondoren.
Hitz edo Irri, euskaraz elkarri euskara elkarteak hamargarren urteurrena bete zueneko argazkia, 2015ean. Hitz edo Irri, euskaraz elkarri euskara elkartea 2005eko udaberrian sortu zen,14. Korrika Seguratik pasa ondoren. Korrika antolatzeko sortutako talde hark, egindako lanaren eta izandako arrakasta ikusita, erabaki genuen herrian euskararen erabilera sustatzeko zerbait gehiago egiteko antolatu egin behar ginela.
Lehenik, hamabi laguneko taldea osatu eta abiatu ginen taldea gorpuzten, gaiak jorratzen eta ekimen batzuk antolatzen. Udazkenean udaletxean egin genuen lehen aurkezpen ofiziala. Udaleko partaideez gain, herriko elkarte, talde eta kulturan nabarmendutako zenbait norbanako gonbidatu genituen bertara, guztira berrogei herritar.
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.












