'Korapiloak' eleberria aurkeztuko du Betzaida Urtazak, gaur, Itsasondon
Antsietatea, depresioa edota sexua jorratu ditu idazle legorretarrak bere azken lanean. 19:00etan izango da, udal liburutegian.
Betzaida Urtaza idazle legorretarrak Korapiloak bere azken lana aurkeztuko du gaur Itsasondoko udal liburutegian, 19:00etan. Gaur egungo gaiak jorratu ditu Urtazak eleberrian: antsietatea, depresioa, nerabezaroa, sexua… Maitane Ormazabal zumarragarra, Xabin Fernandez legorretarra eta Amaia Naberan gernikarra izango ditu bidelagun.
Nerabe zein helduei zuzendutako eleberria da, idazlearen hitzetan, “nerabeentzat askapena izan daitekeelako”, eta helduek “identifikatuta sentitzeko” istorioak aurkituko dituztelako eta haurrei laguntzeko baliagarria izan daitekeelako.