Lazkaon Euskaraldiko egitaraua Jon Plazaolaren 'Irabazi' antzezlanak hasiko du, gaur
Arerian antzokian, gaur asteartea 19:00etan egingo du umorezko ikuskizuna. Abenduaren 3ra arte, ekitaldi mordoa antolatu dituzte lazkaotarrek.
Euskaraldiarekin bat eginez, eta ekimen hori girotzeko, egitaraua antolatu du Lazkaoko batzordeak. Gaur, asteartea (azaroak 15) hasiko da, eta abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz bukatu arte, 11 egunetan izango da ekitaldiren bat herrian.
Jon Plazaola aktore urretxuarraren Irabazi antzezlanak jasoko du oihala. Areria antzokian, gaur 19:00etan izango da ikuskizuna. Gizarte lehiakor eta krudelaz hausnarketa umoretsua egiten du Plazaolak, egia gordinak ironiaz gozatuta esateko. Txalo konpainiak ekoitzia da. Sarrerak (10 euro), udalaren lazkao.eus webgunean daude salgai, aurrez.
Euskaraldiaren egitaraua:
- Gaur, azaroak 15. ‘Irabazi’ antzezlana, Arerian, 19:00etan.
- Azaroak 17, osteguna. ‘Podcasta, Lazkaoko emakume kirolariak’. 19:00etan, plazan.
- Azaroak 18, ostirala. Ikastolaren kantu-jira berezia, 11:00etan, plazan.
- Azaroak 18, ostirala. Potx eta Lotx pailazoak, 18:00etan, Arerian. (sarrera 5 euro)
- Azaroak 18, ostirala. Jundajo txaranga herrian zehar, Areriatik abiatuta. 19:00etan.
- Azaroak 19, larunbata. Buruhandi eta Erraldoien konpartsarekin kalejira, 11:00etan, plazan (euria bada, abenduaren 2ra atzeratuko da).
- Azaroak 21, astelehena. Lazkao Txiki Musika Eskolaren Santa Zeziliako kontzertua. 16:45ean, plazan.
- Azaroak 23, asteazkena. Suthai batukadaren joaldia, kaleetan, 18:30ean.
- Azaroak 25, ostirala. Ikastolaren kantu-jira. 11:00etan, plazan.
- Azaroak 29, asteartea. Nerea Arriolaren ‘Mikrotik’ bakarrizketa umoretsua. 19:00etan, Arerian. (sarrera 2 euro)
- Azaroak 30, asteazkena. Euskaraldiko kontzertua, Lazkao Txiki Musika Eskolak eta Oin-Arin dantza taldeak. 17:00etan, frontoian.
- Abenduak 2, ostirala. Ikastolaren kantu-jira. 11:00etan, plazan.
- Abenduak 2, ostirala. ‘Euskararen kriseiluaren amaiera festa’, 17:00etan, frontoian.
- Abenduak 3, larunbata. Euskararen Eguna. Sorotan Beleko Gorka Sarriegi eta Urbil Artola, eta Lazkaoko Musika Bandaren kontzertua: ‘Sorotan Bele gogoan’. 19:00etan, Arerian. (sarrera: 10 euro)