Lazkaon 'Jesusen berri ona' liburua aurkeztuko dute, ostegunean
Dionisio Amundarainek egingo du aurkezpena, Beneditarretan. Bi liburu aurkeztuko ditu.
Lazkaoko Beneditarren komentuan bi liburu aurkeztuko dituzte, ostegunean (azaroak 17), 18:30ean. Dionisio Amundarain izango da aurkezlea, eta herritar nahiz eliztar guztiei joateko gonbidapena egin diete.
Liburu bat Jesusen berri ona da, Lazkaoko Beneditarren Pax Etxeak argitaratu duena. 2022-2023ko igande eta jaiegunetako ebanjelioa eta Jose Antonio Pagola teologoaren ebanjelioa du.
Bestetik, Egunean eguneko ebanjelioa 2023 liburua aurkeztu du Amundarainek. Bi lanak eskuragarri izango dira, aurkezpenean bertan. Pagolaren liburua 10 euroan, eta egunean eguneko ebanjelioa 3,30 euroan.