Movember mugimenduak 3.250 euro bildu ditu Lazkaoko ikuskizunean
Gizonezkoen gaitzen ikerkuntzara bideratzeko, Goierriko Moherrik azaroaren 4an antolatu zuen umoregileen saioa, Lazkaoko Arerian.
Lazkaoko Areria aretoa 324 ikuslerekin bete-beteta zela egin zen, azaroaren 4an, Goierriko Moherri elkarteak Movember mugimendua gizarteratzeko antolatutako umorezko bakarrizketa saioa. Sarrerekin 3.250 euro lortu zituzten (10na euroan saldu zituzten), eta bilketa hori oso-osorik emango dute gizonezkoen gaitzak ikertzeko eta ezagutarazteko ekimenera.
Movember Goierri MoHerri Comedy ikuskizuna Kike Biguri beasaindarrak, Alex Rabanal lazkaotarrak eta JJ Vaquero umoregile espainiarrak egin zuten. Gizonezkoek jasaten dituzten minbizi mota askori buruz sentiberatzeko ezezik, gaitz psikologikoetan ere arreta jarri du Movemberrek.