Olentzero eta talo tailerra Zegamako Anduetza parketxean
Datozen asteetan Olentzerok Zegamako Anduetza parketxea bisitatuko du. Bertan, haurrek Olentzerori gutuna emateko eta taloak egiten ikasteko aukera izango dute. Saioak azaroaren 26an eta 27an eta abenduaren 3an, 4an, 6an, 8an, 10ean eta 11n izango dira. Parte hartzaile bakoitzak 6,50 euro ordaindu behar du (norberak egindako taloa barne). Izena emateko ondorengo bi telefono zenbakietako batera deitu behar da: 943 802 187 edo 688 623 609.