Ortzadar-en argazki erakusketa ikusgai dago Barrena kultur etxean
Abenduaren 2ra arte bisitatu daiteke, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Ortzadar Argazki Elkarteak antolatutako Ortzadar Ordizia 2022 argazki erakusketa ikusgai dago Barrena kultur etxeko erakusketa aretoan. Atzo iluntzean izan zen inaugurazioa, eta astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Ortzadar-eko kideen argazkiak dira, Ordizian zein herritik kanpo ateratakoak. Gaiak ere askotarikoak dira: paisaia, natura, kale-soslaia, aisia, kirola… Abenduaren 2ra arte egongo da ikusgai. Ortzadar-en 13. argazki erakusketa da.