Euskaraldiari hasiera eman diote Beasaingo haurrek Gartxiren laguntzarekin
Euskararen sua piztu du Murumendiko Mariren alaba Gartxik. Beasaingo haur eta helduei euskaraz hitz egiteko mezua bidali die.
Euskaraldiari hasiera eman diote gaur Beasainen. Gartxi, Murumendiko Mariren alaba, euskararen suaren zaindariak eman dio euskararen aldeko ekimenari hasiera, Beasaingo haurren laguntzarekin. Zubimusu plazan bildu diren txikiek, ozen oihu egin eta agertu da Gartxi. Berak piztu du euskararen sua. Ondoren Euskaraldiaren ikurra duen bandera igo dute. Ekitaldiari amaiera emateko, denok batera, Araban bagare abestu dute.