Gazte Langileon Elkargunea Ordizian egingo du GKS-k, abenduaren 3an
Urrian aurkeztu zuten Proposamen Politikoan sakonduko dute: "Gazteon problematika ezberdinei ikuspegi sozialistatik aurre egiteko aukeren inguruan arituko gara". Egun osorako egitaraua prestatu dute.
GKS Gazte Koordinadora Sozialistak Gazte Langileon Elkargunea Ordizian egingo du, abenduaren 3an. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Sare sozialetan iragarri dutenez, urrian aurkeztu zuten Proposamen Politikoan sakonduko dute. “Gazteon problematika ezberdinei ikuspegi sozialistatik aurre egiteko aukeren inguruan arituko gara”.
10:00etan ekingo diote egitarauari, gauera arte. Hemen osorik:
- 10:00. Harrera.
- 10:30. Bizi bitartekoen aldeko borroka ikuspegi sozialistatik, Urdaneta ikastetxean.
- Gazte langileontzako espazio politiko propioak, frontoi handian.
- 12:30. Autoritarismoaren gorakada: nola planteatzen dugu komunistok eskubide politikoen aldeko borroka?, Urdaneta ikastetxean.
- Arte ekoizpenaren funtzio politikoak: egungo eszena musikala eta erronkak, frontoi handian.
- 14:30. Bazkaria.
- 18:00. Debrass Band.
- 18:30. Balloon Frame.
- 20:00. Ekitaldi politikoa.
- Ondoren. Afaria eta kontzertuak. Frontoian: Bake Faltsua, Tatta, Mutiko & Denso eta DJ Atenenas. Gaztetxean: Nazka Bwoyz Selecters eta DJ Enjoy.