Goierriko 26 lagunek parte hartuko dute 'Bizilagunak' ekimenean, igandean
SOS Arrazakeria elkarteak antolatzen du ekimena, jatorri ezberdineko taldeak elkartu eta elkar ezagutzeko.
‘Bizilagunak’ ekimena igandean egingo da aurten. Goierrin, 26 lagunek parte hartuko dute, Goierri Behekoak eta Goierri Garaikoak elkartuta. SOS Arrazakeriak-ek antolatzen du ekimena urtero, azaroko igande batean. Bertakoak eta bertara iritsi berriak diren taldeak elkartzea da helburua, elkar ezagutzeko, estereotipoak gainditzeko eta gizarte kohesionatuago baten alde lan egiteko, esperientziak, bizipenak eta zaporeak elkarbanatzeko
Ordizian familia bakarrak eman duenez izena, Urretxuko beste batekin elkartuko dira. Dinamizatzaile batek ere parte hartuko du topaketetan, elkar ezagutza errazteko. Oraindik izena eman daiteke, 679 876 779 zenbakian edo aniztasunaordizia@izanzentroa.eus helbide elektronikoan.