Ordiziako herri bideen inbentarioaren lehen zirriborroa aurkeztuko du udalak asteartean
19:00etan izango da, pleno aretoan. Sendo enpresaren bidez jarri zuten martxan prozesua.
Ordiziako Udalak herri bideen inbentarioa osatzeko eta eguneratzeko prozesua jarri zuen martxan Sendo enpresaren bitartez. Apirilean prozesuaren aurkezpena egin eta nondik norakoen berri eman zuen udaletxeko pleno aretoan egindako saioan. Lehen zirriborroa osatu dute eta horren aurkezpena egingo dute asteartean, azaroaren 22an, 19:00etan, pleno aretoan.