Kimuko txapelak Azurmendi anaia zegamarrentzat
Aitor eta Jose Luis Azurmendi anaia zegamarrek Mari Jose Iparragirre eta Migel Angel Goikoetxea senar-emazte idiazabaldarrei irabazi zieten museko finalean.
Idiazabalgo Kimu Kultur Elkarteak antolatutako mus txapelketa jokatu zen larunbatean Igarondo pilotalekuko tabernan. 26 bikotek eman zuten izena, eta finalera Aitor eta Jose Luis Azurmendi anaia zegamarrak eta Mari Jose Iparragirre eta Miguel Angel Goikoetxea senar emazte idiazabaldarrak iritsi ziren. Zegamarrak izan ziren txapeldunak.