Goierriko Campuseko Mekanikako Ingeniaritza Graduko 5 ikaslek goi mailako kirola eta ikasketak uztartzearen inguruko solasaldia izan dute Goierri Eskolan.
Eraldaketa digitala sustatzea eta enpresa txiki eta ertainei teknologia berri horietara hurbiltzea da laborategiaren helburua. Goiekiren bidez, eskualdeko 18 udalen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin da.
Guztira 52 etxe bisitatutako dituzte. Jarraipenaren helburua da arreta baldintzak, etxebizitzako bizikidetza eta bizigarritasun baldintzak egokiak direla egiaztatzea, besteak beste.
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren inguruan Beasaingo Udalak antolatu dituen sentsibilizazio ekintzen artean dago sormen lehiaketa. Azaroaren 24ra arte dago lanak bidaltzeko aukera.
Judo Legazpi klubeko kideak lehiara itzuli dira, eta Gipuzkoako txapelketan emaitza oso onak lortu dituzte.
Aurtengo ekitaldian, inoizko parte hartze handiena izan da, eta hori, positiboki baloratu du Beasaingo Udalak, beka honen sustatzaile denak.
Ainhoa Gorostidik gidatuko du saioa, Jabekuntza Eskolan, 17:30etik 19:30era. Hurrengoa azaroaren 30ean izango da.
Lau ikus-entzunezkoren proiekzioak antolatu ditu Ordiziako Mendizaleak taldeak aurtengo mendi asterako. 'Goierriko Mendizale Beteranoak taldea berriro martxan' izango da lehenengoa.
Santi Ijurko eskultoreak egindako irudia ostiralean inauguratu zuten, Ormaiztegiko lehengo eta oraingo txirrindulari ugari bertan zirela. Kirol horren alde, antolakuntzan edo praktikan ari diren edo aritu diren guztiak omendu dituzte.
Garai bateko eta egungo ia 100 kidek kontzertua egingo dute mertzedarien elizan.
Hotz Legazpi elkarteak bi bilketan parte hartuko du. Janaria eskoletan bilduko da, eta kalean bizi direnentzako materiala Gaztetxean, hilaren 25ean.
Altzagako, Aramako, Olaberriko eta Ormaiztegiko herritarrek eta negozio txikiren bat dutenek parte har dezakete komunitatean. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2,8 milioi euro bideratuko ditu herrialdeko hogei udalerritarra. Edinorrek eta Viuda de Sanz enpresak kudeatuko dituzte komunitateak.
18:00etatik 20:00etara izango da, Jabekuntza Eskolan, Botapa Batukada Elkartearekin. jabekuntzaeskola@ordizia.eus helbidean eman daiteke izena.
2023 urteko udal zerga eta tasak izoztea "onargarria" dela iritzi du EH Bilduk, baina, "gizarte justuago" baten alde, "fiskalitate progresiboa" defendatu du.
Asteburuan Ordizia Siglo XX Plater Prestatuak taldeak Urola Laztimendi taldearen aurka jokatuko du. Lehenengo doa Ordizia, 14 punturekin, eta bigarren Urola, 12 punturekin.
Mikel Sarriegi Etxezarreta Aurtzakako dantzari eta koreografoak 'Ataungo eskua' izeneko artikulua idatzi du Dantzan.eus webgunean. 'Erabili eta aitortu' lizentziari esker artikulua osorik ekarri dugu HITZAren webgunera.